Posteado por: ane | marzo 16, 2009

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia

HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA

Nire praktika garaia, Donostian Gros auzoko Zurriola Ikastola kooperatiban, burutu ditut. Donostia, Gipuzkoako kostaldean kokaturiko hiria da. Ikastola honen helburu nagusienetariko bat, haurren garapen osoa lortzea da.Praktikak 3 urteko Untxi gelan igaro ditut non 16 haur zeuden. Hamasei umetxoz inguratuta egon naiz eta egia esanda, batzuetan oso zaila da denen gainean egotea eta denen beharrei erantzun ahal izatea.

Ikastetxearen egoera teknologikoa dela eta, aipatu beharra daukat, irakasle gelan zuzendariaren gelan eta idazkaritzan bakarrik daudela ordenagailuak eta hauek, serbidore baten bidez konektatuta daude. Gauza da, ikastola handitzen ari dela eta ondorioz, eraikin bat baina gehiago ditu gaur egun Zurriolak, zehatzago esanda hiru eraikinez osaturiko ikastola da. Honekin esan nahi dudana da, ni eraikin bakarrean egon naizela, haur hezkuntzako eraikinean hain zuzen eta bertan da ordenagailu kopuru gutxien dagoena, ez baitute haurrek informatika lantzen. Lehen hezkuntza eta DBH eta Batxilergoko eraikinetan aldiz, informatika lantzeaz gain beste asignatura askotan ere ordenagailuen beharra dute, hori dela eta, ordenagailu gelak daude.

Ordenagailuez gain, Zurriolak baditu beste teknologia tresna batzuk ala nola 2 telebista karritoetan jarrita gela batetik bestera eraman ahal izateko. Honetaz gain, kamara pare bat ere aurki ditzakegu. Eraikin honetan, ez dago fotokopiagailu gelarik baina idazkaritzan eta zuzendariaren gelan badago fotokopiagailu handi bat eskanerra eta guzti eta baita inprimagailua bat ere.

Ikastola honek ere badu webgune bat, http://80.36.124.74/web/default.php eta baita ikastolako ikasle ohiak egindako blog bat. Bertan, ikastolari buruzko informazioa aurki dezakegu, argazkiak, historia, estra eskolar aukerak etab.Aurretik esandako guztiaz gain, badaukate gela bakoitzean musika aparatu bana ere, haurrak jolasean dabiltzan bitartean musika jarri ahal izateko eta baita abestiak kantatu eta haiekin dantzatu ahal izateko ere.

Azkenik, aipatzekoa da ez dutela arbela interaktiborik klarionarekin erabiltzeko arbela bana gela bakoitzean baizik. Hala ere, batxilergoan, probetan ibili ziren arbela interaktibo batekin.

Zurriola ikastolak, teknologiaren erabilera ona duela esango nuke izan ere, haur hezkuntzako eraikuntzan hain ordenagailu gutxi egon arren badaude hainbat teknologia tresna, eta lehen hezkuntzan eta DBH eta batxilergoko eraikuntzetan gainera, badaude informatika gelak eta bertan informatika lantzeaz gain, matematika, natur, biologia, marrazketa etab. ere lantzen dituzte. Informatika arloan, programa dezente lantzen dituzte hala nola, photoshop excel, power point, word etab. Beraz, ikastolak kurtso hauetan garrantzia ematen dio haurraren garapenari teknologia munduan. Hala ere, esan beharra dut, gaur egungo teknologiak egin duen aurrerapenari erreparatuz gero, badagoela zereginik.

Posteado por: ane | marzo 10, 2009

3.mintegia

 

Sekuentzia didaktikoa.

Zurriola ikastolan, untxi gelan, 2 urteko umetxoekin ibili naiz praktiketan eta egia esanda, ez dut sekuentzia didaktiko zehatzik ikusi, gehienetan, rutina bat jarraitzen baitute hau baita gainera, haurrek adin honetan ikasten duten modurik azkarrena. Izan ere, aipatzekoa da danborrada egunerako egin zuten sekuentzia didaktikoa.

 

Helburuak

Euskararekiko hurbilketa abestiak eta esaldiak errepikatuz.

Auzoa pixka bat ezagutzea(auzotik zehar joaten baitira kantu kantari danborra joaz.)

Ikasle eta irakasleez gain, gurasoak ere murgiltzea.

Ekintza desberdinak egitea: dantzak, abestiak(egunero errepikatuz ikasi ahal izateko)

Eskolan giro alaia sortzea umeentzat motibazioa piztuz.

Umeek musika lantzea: belarria eta baita koordinazio apur bat makilekin

Umeek musikarekin psikomotrizidadea lantzea.

 

 

Ikasleen antolaketa

Ikasleen antolaketari dagokionez, talde handian egiten dute lana gehienetan elkarlanean eta konpartitzen ikas dezaten. Danborra jotzerako garaian, eguraldi ona egiten bazuen, atarira jaisten ginen beste mailako eta adineko aurrekin etsailatu ahal izateko. Izan ere, ezin dugu ahaztu, fitxaren bat egiterako garaian, bakarka egiten dituztela autonomia lantzen saiatuz.

Prozedura

Lehenik eta behin, danborradari buruz hitz egiten diegu, nola joaten garen jantzita nola jotzen den danborra, nola eltzen diren makilak, ze abesti diren eta zer esaten duen…

Abestiak, errepikatuaz joaten dira ikasten eta honekin batera, baita zer esaten duen abesti baikoitzak ere guk erakutsitako keinuekin.

Aurretik esandako guztiaz gain, san sebastian eguna markatzen dugu egutegian eta egunak pasa ahala gutxiago falta dela ohartarazten diegu.

Hilabete osoan zehar, abestiak entzuten, abesten eta entzailatzen ibiltzen gara eta baita ainbat fitxa betetzen ere adibidez, ondorengo hauek:

Gela apaindu ahal izateko eta anbientean pixkat murgildu ahal izateko, banderinak jartzea pentsatu genuen beraz, banderinak txuriak zirenez, umetxoek banderin txuria hartu eta urdinez margotzea zen helburua horrela gero, zapaitik zintzilik jarri ahal izateko kadeneta txuri-urdina.

 

Folio batean danbor baten marrazkia dago eta haurrek papeltxo urdinekin bete behar dute danborraren erdialdea.

 

 

Baliabideak

 

Baliabideei dagokienez, hainbat baliabide erabiltzen dituzte danborrada egunaren inguruan lan egin ahal izateko horien artean, ondorengoei esker egin zuten:

Musika (danborradaren egunekoa, san sebastian martxa…)

abestiak abestu eta danborra jo ahal izateko.

 

Fitxak:

Danborra barrualdetik papeltxo urdinekin bete.

Banderinak margotu gela txuri urdinez apaindu ahal izateko

Borobila eta karratuaren jokua egin eurak bereizten ikasteko zer den borobila eta zer karratua eta borobilaren adibide bezela danborra jartzen..

- Joxe Mari danborrero jartzen dute sarreran umeek trajea nolakoa den ikus dezaten eta baita kantarekin loturak egin ditzaten

Ebaluazioa

Ebaluazioa kontuan hartuta, irakasleak, haurren lan egiteko gogoa hartuko du kontutan eta baita euren motibazioa ere. Aurretik esandakoaz gain, lana egiteko zenbat denbora erabiltzen duten ere kontutan izango du batzutan, haurrak lana korrika eta presaka egiten baitu gauzak ondo egin beharrean.

Ni irakaslea banintz, metodo berbera erabiliko nuke. Benetan ideia ona iruditzen zait gauzak horrela lantzea, proiektu bidez. Nire ustez, haurrek horrela gehiago lantzen dituzte gauzak eta denbora gehiago ematen dute gauza baten inguruan ariketak egiten. Hala ere, beraiei galtzen joango nintzateke ea zer ikasi duten.

 

Posteado por: ane | marzo 10, 2009

2.mintegia

 

Bi hilabete hauetan, Zurriola Ikastolan egon naiz praktiketan bi urteko umetxoekin eta egia esan, denbora guzti honetan, ikastolan jasotako tratua bikaina izan dela uste dut bai irakasleen aldetik eta baita ikasle eta gurasoen aldetik ere.

 

 

 Ikasleen arteko harremana.

 

Ikasleen arteko harremana orokorrean oso ona da. Nahiz eta errekreoetan talde desberdinetan banatu klase orduetan denak talde bat dira eta norbaitek laguntza behar badu edonor dago prest laguntzeko. Horretaz gain, sexu diferentzia dela eta ez dute arazorik, nexkak eta mutilak elkarrekin ibiltzen dira arazorik gabe.

 

 

Irakasle- ikasleen arteko harremana.

 

Irakasle guztiak jarrera onez zuzentzen dira haurrengana momentu orotan, maitasunez era euren motibazioa bultzatuz. Haserretzen direnean, tonua eta soinu altuagoa erabiltzera behartuta egoten dira baina beti errespetuz eta tolerantziaz zuzentzen dira.

 

Ikasleen jarrera atxegina da, hala ere, ezin dugu ahaztu bi urteko umetxoak direla beraz, hauen adineko kasketak izaten dituzte egokitzapen plana dela eta eta baita gaiztakeria puntu hori.

 

Irakasleak ikasleekin dituen detaile guztiak garrantzitsuak dira batez ere, adin hauetan hitz egiten ikasten ari direla eta gainera, ezin dugu ahaztu, bizitzako etapa honetan, imitazioa dela umeek gehien gustuko dutena eta gauza asko horrelaxe ikasten dituztela.

 

Esan bezala, irakasleek maitasunez tratatzen dituzte beti haurrak, hala ere, serio jarri behar direnean horrela jartzen dira irakasle eta ikasleen arteko distantzia markatzeko; izan ere, distantzia hau ez bada behar bezela mantentzen, ikasleek konfiantza gehiegi hartzen dute eta ez da batere ona klasea kontrolatzeko. Gainera, adin honetan, irakaslea haserre dagoela ikustean edo triste, haurrak euren jarrera aldatzen dute hobera, ez baitzaie irakaslea eurekin haserretzea edo triste jartzea gustatzen, hori da behintzat nire klasean ikusitako jarrera.

 

Tutoreak, harreman estua erakusten die eta horrek, haurrei konfiantza ematen die eta honela motibazioa lortzen dute.

 

Ikusi dudadez, irakasleak, indibidualki tratatzen ditu haurrak euran gustuak eta detaile gehienak jakinda, beti ere, inor baztertu gabe.

 

 

 

Irakasle eta nire arteko harremana.

 

Tutorearen harrera nirekiko, goraipatzekoa izan da, baita gainontzeko irakasleena ere. Momentu guztietan laguntzeko prest egon da, pozik egoteko ahaleginak eginez. Ondo eraman gara, parte hartzera bultzatzen nau eta nire proposamen edo hitzak kontutan hartzen ditu. Egoera honek, integratzen lagundu nau lehenengo egunetik, ume bakoitza nolakoa den, zer gustuko duen… esaten ibili baitzen.

 

Hasieran, lotxaturik sentitzen nintzen, obserbatuta bezela, baina denbora pasa ahala lasaitu egin nintzen eta lasaitasunez jokatzen nuen gainera, askotan gelditu naiz umeekin klasean bakarrik edo atarian…eta horrek eurekin konfiantza gehiago euki ahal izate ekarri dit.

 

Askotan galdetu dit laguntzarik behar nuen praktikei buruzko lana burutzeko garaian, ahal zuen guztia egingo zuela eta zalantzarik izan ezkero argitzen saiatuko zela inungo kexarik gabe.

 

 

Ikasle eta nire arteko harremana.

 

Ikasleekin oso pozik sentitzen naiz. Lehenengo astean, harremana hotza zen eta hain txikiak izanda, arraro eta dena begiratzen ninduten, nor ote da hau? Bere buruari galdetuz bezala. Izan ere, berria nintzen eurentzat eta nire papera ez zen oso nabarmena, baina egunak pasa ahala, gusturago sentitzen joan naiz.

 

Oso azkar hartu nuen konfiantza beraiekin eta baita beraiek nirekin ere eta egia esan, honek, asko lagundu dit elkar emanetan.

 

Orain, irakaslea izango banintz bezalaxe tratatzen naute. Zerbait gertatu ezkero, pixa egin nahi dutela, mukiak kentzeko, jolasteko, negarrez asten direnean…nigana jotzen dute irakaslearengana jotzen duten bezalaxe. Hala ere, aipatzekoa da, ikasle batzuekin harreman estuagoa dudala, gehiagotan jotzen dutela nigana eta baita nire aldamenean ditudala ia denbora osoan baina hori, lotsa kontua izan daiteke eta baita umeak konfiantza hartzeko behar duten denboraren araberakoa ere izan daiteke.

 

 Guraso eta nire arteko harremana.

 

Gurasoekin, ez dut harreman handirik izan hala ere, batzuekin, gustura asko hitz egiten dut umeetaz, nire esperientziaz edo egunean bertan egin dugunaz. Eurekin gurutzatu ditudan hitzak, errespetuzkoak izan dira momentu orotan.

 

 

 

Klasea hasi eta amaitzen den arte egiten eta burutzen ditugun ariketetan irakaslea izaten da iniziatiba izaten duena. Klase guztietan irakasleak dioena egiten da eta ikasleek irakasleak esandakoa egiten dute. Ordutegi bat dute baina kasu batzuetan irakasleak klase orduak aldatu eta bere beharretara moldatzen ditu. Honekin zera esan nahi dut, ordutegi bat izan arren, ez duela zehatz-mehatz betetzen eta askotan, eguraldia kontuan hartuta eta baita umeen egoera eguna pixka bat moladatu egiten du.

 

 

Ikasleen partaidetza normalean, bikaina da. Ixilik egon beharrean, denak egoten dira hizketan euren bizitzari buruzko zeozer kontatzen eta irakasleak boluntarioren bat eskatzen duenean beti egoten dira euren laguntza emateko prest.

 

Irakasleari dagokionez, beti egoten da haurren aldamenean hauek zerbait behar ezkero eurei lagundu ahal izateko eta lasaitasun eta konfiantza transmititzeko horrela motibaziora heltzen baitira.

 

Nitaz hitz egiten badugu, beti ibiltzen naiz euren ondoan, besti edozein irakasleren modura. Beti egoten naiz haurrei eta irakasleei laguntzeko prest, komunera eramateko, txamarrak jazteko, mukiak kentzeko, jokutxoak egiteko etab.

 

 

Esan bezala, ikasleen arteko harremana orokorrean oso ona da baina duten adina dela eta, gatazkak sortzen dira eta hauek, orokorrean, jostailuengatik izaten dira. Ume batek baina gehiagok jostailu bera nahi duenean, edo agian batak besteari kentzen dioenean sortzen dira gatazka txiki horiek. Horretaz gain, gerta daiteke, bultza edo joka ibiltzeagatik sortzea gatazka bat eta baita, goizean amak eskolan uzten duenean negarrez hastea ama edo aitarekin nahi duelako. Gehienetan, irtenbidea, jostailua konpartitzea izaten da horrela, gauzak konpartitzen ikasteaz gain, elkarrekin jolasten ere ikasten dute eta amataz separatu nahi ez dela bada, normalean, irakasleak umea hartuko du eta beste zerbaitetaz hitz egingo dio motibatzen saiatuz eta horrela haurraren lasaitasuna lortuz. Askotan, hitzez esatean erreza dirudi baina batzuetan oso zaila izaten da eurak lasaitzea eta gatazkei irtenbidea bilatzea.

 

 

Ikaskuntza honekin, irakasle izatera iritxi nahi dut eta egunen baten lortzen badut, maitasunez jokatuke nuke batez ere, motibazioz haurrei ere horixe transmititu ahal izateko. Oso garrantzitsua iruditzen zait, zure lana gustuko duzula erakustea, transmititzea. Askotan, haurrak txikiak direnez nabaritu ere egingo ez dutela uste dugu baina oso nabaria da benetan irakasleak gustura egiten badu bere lana eurak ere gusturago ibiliko baitira. Alaitasuna transmititzen saiatuko nintzateke eurak klasean gustora ibili daitezen hala ere, serio jarri behar den momentu orotan serio jarriko nintzateke.

 

 

Ondorio bezela, esan beharra dut esperientzia aberasgarria iruditzen zaidala eta asko ikasten ari naizela izan ere, aurretik teorian ikasitako guztia praktikan aplikatzen ari bainaiz eta batzuetan egia esan, ez da bat ere erraza izaten. Denbora honetan, estrategia batzuk ere ikasteko denbora izan dut eta baita nola tratatu haurrak gatazka baten aurrean metodo azkar batzuen bidez.

 

Hau guztiaz gain, tutorearen aldetik gehien harritu nauena zera da, gelako giroan errespetua eta lasaitasuna mantentzea une orotan eta segurtasunez ebaztea arazo guztiak haurren motibazioa handitu dadin.

 

 

 

 

Posteado por: ane | marzo 4, 2009

1.mintegia

ZURRIOLA IKASTOLA

NORTZUK DIRA?

ZURRIOLA IKASTOLA IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA ELKARTEA, Ikastolen Elkarteko kidea, gurasoz, ikaslez eta langilez osatutako herri-onurako hezkuntza-komunitate euskaldun bat dira. Eta beraien helburua da inguruan kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzea, irakaskuntzarako proiektu berritzaileak oin hartuta.

Ikastolaren hezkuntza-proiektuak hiru ardatz ditu oinarri: norbanakoaren autonomia, partehartze aktiboa eta euskalduntasuna.

ZER NAHI DUTE?

- Ikasleentzako

Gure seme-alaba (ikasle bakoitza) pertsona geroz eta autonomoagoa izatea, horretarako beharrezkoa duen gaitasun intelektuala eta afektiboa garatuz.

Gure garaiko gizarte anitzean erantzukizunez parte hartzea, berdintasuna, elkartasuna eta elkarrenganako begirunearen baloreak oinarri, bizitzako arazoei aurre egiteko gaitasuna landuz eta gizartea aldatzeko-hobetzeko jarrera garatuz.

Euskal kultura eta gizartean errotutako elebidun orekatuak sortzea.

- Ikastolarentzako

Zurriola Ikastolak hezkuntza-erakunde euskalduna eta eraginkorra izan nahi du, proiektu sendoa eta eguneratua duena, eta gure hezkuntza-proiektuarekin bat egiten duten erakunde, talde eta gizarte-eragileekin lan egiten duena.

Ikastolaren proiektuarekin eta kudeaketa-ereduarekin arduratzen den komunitate parte-hartzailea (ikasleak, gurasoak eta langileak).

- Gizartearentzako

Zurriola Ikastolak, gizarteko beste eragile batzuekin batera, Euskal Herriko gizartearen etengabeko eraikuntzan eta hobekuntzan parte hartzen jarraitu nahi du, eta, horretarako, lehenik eta behin, bere inguruko auzoekin harreman gero eta estuagoak izaten ahaleginduko da. Horretarako, hainbat aktibitate egingo ditu, olentzeroren kabalgata, santa ageda, kaldereroak, inauteriak…auzotik barrena.

NON DAUDE?

HH eta LH 1. maila

Ategorrieta egoitza
Atarizar, 18
20013 Donostia (Gipuzkoa)

Tel. 943 28 72 32

LH 2. eta 3. maila

Josefinak Egoitza
Rodil Pasealekua, 45
20013 Donostia (Gipuzkoa)

Tel. 943 29 81 64

LH 4. 5. eta 6. maila
DBH eta Batxilergoa

Hurra Egoitza
Indianoene, 1
20013 Donostia (Gipuzkoa)

Tel. 943 27 25 87
Fax 943 32 00 62

Heziketa Zikloak

Zurriola Ikastola
Manuel Lardizabal, 26-Ibaeta
20009 Donostia (Gipuzkoa)

Tel. 943 21 33 55
Fax 943 21 99 74
barandi@ikastola.net

Aukerak:
- Argitalpen eta Diseinu Ekoizpena
- Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena

ZURRIOLA IKASTOLAREN SORRERA

Gaur egungo Gros auzoko Zurriola ikastolaren ernamuina 1966an Kontxita Beitia andereñoak bere etxebizitzan 10 neska-mutilekin hasitako bidean jarri behar da.

Garai hartako gurasoek ere aurrera egin beharra ikusten zutela eta, 1968an “Sociedad Cultural Zurriola” izeneko elkartea eratu zen, horrek eskola bat zabaltzeko eskubidea ematen baitzuen. Baina eraikuntza baten titularitatea bideratzeko aukerarik ematen ez zuenez, babes erlijiosoaren bila jo behar izan zen, eta San Inazio elizako erretorea tarteko, auzoko parrokiaren izenean eskola irekitzeko baimena lortu zen.

1968ko urriaren 8an, “Escuela Parroquial de San Ignacio” izenarekin jarri zen abian ikastola, hiru andereñorekin eta alokairuan hartutako Ramon Maria Lili kaleko 8. zenbakian. Hiru urte eman zituzten han. Bien bitartean, 1969-70 ikasturtean gauzatu zen ikastolaren legalizazioa.

BARANDIARAN LIZEOAREN SORRERA

1970-71 ikasturtean Villa Sakramentoko lekaimeek egoitzaren zati bat alokatu zioten Zurriola Ikastolari, eta jarraitu zuten O.H.Oko lehen zikloa bete arteko ikasketak eskaintzen (5 maila). Hortik aurrerako ikasketak eskaini ahal izateko, bost ikastoletako gurasoek Barandiaran Lizeoa sortzea deliberatu zuten (Arantzazuko Ama —Martutene—, Ikasbide —Amara—, Jakintza —Antigua—, Orixe —Parte Zaharra— eta Zurriola —Gros—), horretarako egoitza Ibaetan eraikiz. Horrela, 1974-75 ikasturtean abiatu zen Barandiaran Lizeoa, O.H.O.ko 6. mailako bi ikasgelarekin. Egitura juridikoari dagokionez, Barandiaran Lizeoa elkarte anonimo modura egituratu zen.

80-90 HAMARKADAK

1980ko irailaren 22an, Zurriola ikastolak kultur elkartea desegin eta gurasoek kooperatiba bilakatzea erabaki zuen. Garai horretan guraso askoren arteko harra zen O.H.O. osoa eskaini ahal izatea ikastolan bertan, eta 1980. abenduaren 11n Hurrako zelaia erosteko hitzarmena sinatu zen. 1980-81 ikasturtean haur batzuk Barandiaran Lizeora joan ziren O.H.O.ko 6. maila egitera, baina beste batzuk Zurriolan bertan geratu ziren, orduko zaintzailearen etxebizitzan. Eraikitze lanak 1982-83 ikasturtean amaitu ziren. Horrekin batera, ordura arte lerro bakarra zuen ikastolak eta bi lerro abiaraztea deliberatu zuen.

Bestalde, 1984an Irakaskuntza legedian emandako aldaketaren ondorioz, ikastetxeei orduko OHO-EGB osoa eskaini beharra etorri zitzaien. Horrek Barandiaran Lizeoaren egokitze-aldi bat eragin zuen, eta orduko BBB 1-2-3 eta UBI eskaintzeari ekin zion.

1984an lur-zati bat erosi zuen ikastolak Belaguan, udan kanpaldiak egiteko aukera eskaini ahal izateko. Hurrengo urtean, berriz, “Tapones Ordoñez” lantegia erosi zuen (Kortxos), pentsatuz ikastolak hazi beharra izanez gero, han zuela aukera egokia. 1991n Villa Sakramenton alokairuan zuen zatia erosi egin zuen ikastolak, beti bezala hipoteka-maileguak baliatuz.

1993ko maiatzaren 22an eginiko batzarrean Zurriola ikastolak muzin egin zion sare publikoan sartzeari, Barandiaran Lizeoak egin zuen bezalaxe, baina gainerako lau ikastola sortzaileek sare publikoan sartzearen aldeko apustua egin zuten. Hortik aurrera zaildu egin zen Barandiaran Lizeoaren egoera, eta lan gogorra egin behar izan dute urteotan euren martxari eutsi ahal izateko.

1994n LOGSEren ezarpenarekin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzea dator (ordura arte ikasleek 14 urterekin amaitzen bazuten, hortik aurrera 16 arte jarraitu behar zuten). Zurriola ikastolak DBHa ezartzea deliberatu zuen, Hurrako egoitzan handitze lanak egin ondoren.

Horrek berak ere Barandiaran Lizeoaren egoera zailtzea ekarri zuen, inguruko ikastolek eta ikastetxeek ere 16 urtera arteko eskaintza egin baizuten.

Egoera gordin horren aurrean Barandiaran Lizeoak berriro ere egokitze prozesu bati ekin behar izan zion. Horrela, 1998an Goi Mailako Heziketa zikloak eta Batxilergo aukera ezberdinei ekin zien. 1998an Gorputz eta kirol ekintzen sustapena izeneko heziketa zikloa jarri zuen abian; 1999an batxilergo artistikoa; 2001ean Batxilergo eleanitza eta 2002an Remigio Mendiburu Artskola sortu eta Publizitatearen arte grafikoak heziketa zikloa eskaintzen hasi zen.

XXI. MENDEA: PROIEKTUA BERRINDARTZEN

XXI. mende hasierako egoera hurrengoa zen: ikasleriari dagokionez, Zurriola ikastolak egoera nahiko sendoa zuen. Erantzun ezinik zebilen Haur Hezkuntzan izena ematen zuten haur guztiei lekua emateko. Baina horrekin batera, kezka sakona eragiten zuten datuak ere bazeuden: DBHra arte ikastola proiektuaren baitan zebiltzan ikasleen gehiengoak beste eredu batzuetara jotzen zuen Batxilerra egitera.

Barandiaran Lizeoa, aldiz, justu antzean zebilen azken urteotan.

Egoera horren aurrean bi ikastolak elkartzea eta Donostiako ekialdean bere eskaintza kokatzea aztertzen aritu ginen. Era horretan, hezkuntza osatuago eta orekatuago bat eskaintzea ahalbidetzen zela ikusi zen. Horrela bada, 2008ko otsailean, bai Zurriola Ikastolako eta baita Barandiaran Lizeoko Batzar Nagusiek bi ikastolak bateratzea erabaki zuten, aurrerantzean Zurriola Ikastola izenarekin ezaguna izango dena.

Bateratze hau dela eta, ikastola handitze lanekin hasi zen 2008an eta ondorioz, LH 2 eta 3ko haurrak, Josefinetara joan behar izan ziren probisionalki. Handitze lanak direla eta, ikastola diru faltan zebilen eta ondorioz, KMK 2009 ikastolan egiteko eskaera eskatu zuten…eta lortu egin dute…!!

ZERBITZUAK?

Zerbitzuak direla eta, ikastolak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

- Jangela:

- Hasiera data: Irailak 10
- Eguneko prezioa: 5,95 euro
-
Hileko prezioa: 69,98 euro
- Bazkaltzeko bi txanda antolatzen dira egunero: bata 12:30ean eta bestea 14:00etan.

- Jangelan egunero 579 ikaslek bazkaltzen dute, 247 Ategorrietan, 87 Josefinetan eta 245 Hurran.
- Horietaz gain, badira astean hiru egunetan geratzen diren beste 63 (16 Ategorrietan, 10 Josefinetan eta 37 Hurran), eta baita egun soltetan geratzen diren ikasle eta irakasleak ere.

-Garraioa:

Aurtengo ikasturtean garraio zerbitzua 80 ikaslek erabiltzen dute.

Ikasturte honetan garraio zerbitzua egokitu behar izan dute. 9:00etako bidaian, gurasoen eskaerari erantzun ahal izateko, autobusak bere ibilbidea Intxaurrondon hasten du eta jarraian Trintxerpeko ikasleak jasotzen ditu.

Ategorrietara iritsitakoan, egoitza horretako ikasleak ikastolara eramaten dituzte eta haurtzaindegi zerbitzuko taldeetan geratzen dira. Ondoren, autobusak bere ohiko ibilbidea jarraitzen du. Era horretan, tarteka zerbitzu hau erabili nahi duenak ere badu aukera.

Bigarren aldaketak Josefinetako ikasleak ukitzen ditu. Manteora igotzerakoan zirkulazio arazoak zirela eta, Ategorrietako ikasleak oso berandu iristen ziren ikastolara.

Arazoari soluzio bat emateko, gaur egun Josefinetako ikasleak Hurran jaisten dira autobusetik eta ikastetxera oinez igotzen dituzte.

Eskolaz kanpokoak:

- Musika eta dantza eskola:

Musika eta dantza ikasturte honetan ere hiru eraikinetan irakasten da. 2007/08 ikasturteko ikasleria hurrengoa da:

Ategorrieta

Josefinak

Hurra

Guztira

Dantza

18

37

30

85

Musika

133

56

72

261

Helduak

15

15

Musika-Dantza

12

17

8

37

Irakasleak

2

12

14

14

hgcy

Musika eta dantzako ikasleak guztira

311

Ikasleriaren adina 4 urtetik 60 urte bitartekoa da, ikasle helduak15 hain zuzen ere. Horiek aukeratutako musika tresnak, trikitixa, pianoa eta perkusioa dira. Ikastolako ikasle ohiak 9 dira, ikastolako langileak 2 eta kanpokoak 3.

Ordutegia egoitzaren arabera, 12:30etik 14:50ak edo 15:00ak arte eta 16:00etatik 20:45ak bitarte.

Iraupen ezberdineko saioak eskaintzen dira, adina, gaia eta taldearen arabera. Lantzeko modua: bakarka, bikoteka, hirukoteka, taldeka….

Aurtengo berrikuntza nagusiena: Txaranga, ikasle taldetxo bat elkartuko dute, egun berezietarako, Xexeli deuna, Euskeraren Eguna…

ABESBATZA: bi talde
- Gazteenak: aurten hasi direnak LH 3.
- Gaztetxoak: LH 4, 5 eta 6.

Irakasten diren gaiak honako hauek dira: musika eta mugimendua, musikaren hizkuntza, abesbatza, dantza, pianoa, zeharkako xirula, saxofoia, klarinetea, trikitixa, esku soinua, gitarra, biolina, perkusioa (bateria, darbuka, djenbea, txalaparta…) informatika musikala eta talde instrumentalak.

Irakasle berriak ikasturte honetan Julitxu Gysling (Kantu koraleko irakaslea), Igor Ruiz (perkusioko irakaslea) eta Monika Redondo (biolineko irakaslea)

Ikasturtean zehar egiten diren ekitaldiak: Euskal festa, Euskeraren eguna, zaharren egoitza, Santo Tomas, Olentzeroa, Erregeen kabalgata, musika eskolen elkar trukaketa topaketak, entzunaldiak…

-Antzerkia:

Ikasturte honetan 253 ikasle daude, joan den ikasturtean baino 13 ikasle gutxiago. Ez da jaitsiera nabarmena.

LH 3. mailatik DBH 4. mailara 208 ikasle daude eta 20 talde.

Ikasle ohiekin eta kanpoko jendearekin 2 gazte talde osatu dituzte, eta amaterreutan 5 , horietako 1 guraso taldea.

Ikasturte honetan 5 irakasle ari dira lanean: Mikel Sarriegik, Montxok eta Joserrak errepikatzen dute; Oihana Maritorena dantzarako kontratatu dute eta Jon Elola amateur talde bat zuzentzeko.

Saioak eguerdian jangelako txandak aprobetxatuz ematen dituzte, eta arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara. Gazte eta amateurrekin, normalean 19:00etatik aurrera.

Joan den ikasturteko kurtso bukaeran, apirilatik ekaina bitarte, 47 emanaldi egin ziren. Gutxi gora-behera 3000 pertsona inguratu ziren Kortxosera beraien ikasleen antzerkia ikusteko.

Gazte talde batek Pio Barojaren antzezlana Madriden, Irunen eta Donostian taularatu zuen. Amateur talde batek Erkidegoan Coca-cola saria irabazi zuen eta hirugarren talde batek Donostiako Gazte Topaketetan beste saria jaso zuen.

Kurtso honetan Hurran 3 areto berri dituzte. Ganbaran areto nagusia, emanaldiak eta egiteko, eta behean beste bi areto, bat oholtzarekin eta bestea hutsik dantzari zuzendua.

-Kirola:

- 175 kirolari eta 20 monitore.
- LH 2.etik DBH 2.era. LH 2.go geletan, azken hiruhilekoan, kirol hastapenak.
- LH 3.etik LH 6.era txirrindako trebetasunak, otsailetik apirilera (24 kirolari).
- 6 kirol mota ezberdin.

LH1-2:
- esku pilota (25 kirolari)

LH3:
- 1. hiruhilekoan: futbol 8 (3 talde).
- 2. hiruhilekoan: saskibaloia (7 talde).
- 3. hiruhilekoan: hockey eta eskubaloia (5 talde).
- Ikas pilotako talde bat (LH 3 eta 4ko 10 ikasle).

LH4:
- 1. hiruhilekoan: saskibaloia (6 talde).
- 2. hiruhilekoan: futbol 8 (3 talde).
- 3. hiruhilekoan: hockey eta eskubaloia (5 talde).

LH 5:
- MISTOA: hondartza futbola (2 talde mutilekin batera), eta saskibaloia (talde 1)
- MUTILAK: hondartza futbola (2 talde) eta eskubaloia (2 talde).

LH 6:
- NESKAK: 1go zikloan: hockey (talde bat). 2. zikloan: saskibaloia (talde bat).
- MUTILAK: hondartza futbola (2 talde), hockey (talde bat) eta eskubaloia (2 talde).

DBH 1 eta 2: hockey (2 talde misto)

-Xakea:

Aurten ere Euskal Xake Eskolak antolatu du xake eskola eta irakasleak ere bertako kideak dira. Irakasleak Iñigo Argandoña, Diego Bello eta Jon Zaballa dira.

Xakea 157 ikasle ikasten ari dira eta hamabi taldetan banaturik daude: 3 Ategorrietan, 6 Josefinatan eta 3 Hurran.

-Belagua kanpalekua:

Azken urteetan parte hartu duten ikasle kopurua:

Mailak

2005

2006

2007

2008

1. txanda

LH 3-4

49

37

32

37

2. txanda

LH 5-6

28

53

21

36

3. txanda

DBH 1-2

19

38

32

50

4. txanda

DBH 4

14

9

11

Guztira

96

142

94

134

Udako kanpaldiez gain dagoeneko urtean zehar ere egoitza erabiltzeko aukera dago, horretarako, idazkaritzan egin behar dira eskaerak.

-GURASOENTZAKO JARDUERAK:

DROGOMENPEKOTASUNEN PREBENTZIORAKO SAIOAK

DBH 1., 2., 3. eta 4. mailetan dauden ikasleen gurasoentzat saioak burutuko dira ikasturte honetan: II zikloko ikasleen gurasoentzako bilerak egingo dira ASKAGINTZA taldearekin. I zikloko ikasleen gurasoentzat AGIPAD taldeko teknikariekin egingo da.

AFEKTIBITATEA ETA SEXU HEZIKETA

DBHko gurasoei zuzenduta, sexualitate heziketaren inguruan saioak antolatuko dira. Saioak LAHIA taldeko profesionalek zuzenduko dituzte.

DBH AMAITZEN DUTEN IKASLEEN GURASOENTZAKO ORIENTAZIOA

Banaka ematen den orientazioaz gain, DBH 3. eta 4. mailetako gurasoentzat bilera bat burutuko da, bertan, ikasleek beraien ikasketak jarraitzeko dituzten aukerak azalduko zaizkie.

EUSKARAZKO KLASEAK

Ikasturte honetan 7 guraso biltzen dira ikastolan astean hirutan euskara ikasteko.

MENDI TALDEA

Hainbat igandetan ikasle, guraso, langile, auzokide eta nahi duen edonorentzat mendi irteerak antolatzen dira Euskal Herriko mendi eta paraje ederrak ezagutzeko asmoz. Irteerak MENDIA ERE EUSKARAZ BIZI lelopean egin ohi dira eta ikastola ez den beste toki batzuetan jendeak bere artean elkar ezagutzeko eta euskaraz aritzeko parada du.

Ikastolako hiru guraso aritzen dira irteera hauek antolatzen eta gidatzen: Juanjo Goñi, Javi Hernando eta Xabier Nogueras.

2007-2008 ikasturteko ibilaldien egutegia

Noiz

Nora

- Irailak 22-23

- Asteburua Belaguan. Espelunga. Alanos.

- Urriak 28

- Legunbe (1127m.) Entzia-Urbasa. Araba.

- Azaroak 18

- Azkua (784m.) Etxalar. Dominak eta bazkaria.

- Abenduak 17

- Mendikute (803m.) Gipuzkoa.

- Urtarrilak 27

- Agido (734m.) – Seriarte (755m.) Gipuzkoa.

- Otsailak 24

- Artubi (1263m.) Aralar, Gipuzkoa-Nafarroa.

- Martxoak 16

- Aratz (1443m.) Altzaina. Araba.

- Apirilak 20

- Txarlazo (924m.) Salbada. Bizkaia.

- Maiatzak 11

- Artzamendi (931m.) Artzamendi. Iparralde (Lapurdi)

- Ekainak 1

- Ereñozar (448m.) Ereñozar. Bizkaia.

Irakasleari dagokionez, oso irekia da, maitagarria eta batez ere animatua. Haurrengan, motibazioa oso errez pizten du eta hau, oso egokia iruditzen zait, hain txikiak izanda, motibaziorik ez badute ez baitute lanik egingo. Umeren bat gogotsu ez dagoela ikusten duenean, segituan, egin beharrekoa beste era batera esaten du haurrarengan motibazioa piztu dadin. Hau guztiaz gain, lana gustuko duela nabari da, beti kantu kantari ibiltzeaz gain, umeen aurpegian irribarrea ikustea gustatzen baitzaio hauen eboluzio positiboa ikusteaz gain.

Ikasleei dagokienez ordea, oso gogotsuak direla esango nuke, hau da, lan egiteko gogoarekin joaten direla klasera, egunero zerbait berria ikasteko gogoekin. Gainera, aurretik esan bezala, irakasleak motibazioa transmititzen duenez, haurren bat motibazio gabe ibili ezkero, segituan motibatuko du. Txikiak dira, 2 urteko haurrak eta adin horretako haur guztiak bezalaxe, badute malezia pixka bat baina orokorrean pertsona heldutzat ikusten zaituztenez, kasu egiten dizute.

Ikaste- irakaste prozesua, oso sinplea da, ia dena joko edo abestien bidez ikasten dute, euren motibazioa piztu nahian izaten da hau. Haurrak, askotan, konturatu ez arren, gauza sinple askotatik ikasten dute. Adibidez, abesti baten bidez, animaliak ikas ditzakete. Askotan, adin honetan, geuretzako, errutina bat izan daiteke euren klasea baina eurentzako ikaste metodo bikaina izan daiteke. Irakasleak beti eramaten du prestatua aurreko egunetik egunean bertan egin beharrekoa, hala ere, beti egoten da prest aurren nahiak entzun eta modifikazioren bat egiteko hala behar bada.

Ni, irakaslea izango banintz, horrela jokatzen saiatuko nintzateke, orokorrean, haurrak oso gustura ikusten ditut eta niri ere antzeko moduan hezi ninduten eta ez dut inoiz arazorik izan. Esan bezala, abesti eta jolas mordoekin ikasten dituzte gauza ugari eta hau primerakoa iruditzen zait gorputz mugimendua ere lantzen baitute era horretara.

Psikomotrizitate gelara(salto gela)15 egunetik behin joaten dira, eta hori nire ustez, gutxiegi da. Adin honekin, salto egiteko, jolasteko eta korrika egiteko garaian daude…baita esploratzeko ere beraz, nire ustez, astean behin joan beharko lirateke.

Ane Belerdas

H.H.

Posteado por: ane | enero 30, 2009

Danborrada!

Danborrada eguna iritxi zen Zurriola ikastolako haurrentzat. Entsailu pare bat eginak genituen eta baita arropak eta danborrak prestatuta, beraz, jantzi eta danborrak jotzea bakarrik falta zen.
Ikastola haundira gindoazen danborra jotzea, umeak emozionaturik zeuden baina aldi berean aluzinaturik. Lerroka exeri eta danborra hanka tartean jarri genien. Hortxe ibili ziren San Sebastian eguneko martxa entzuten ari ziren bitartean danborra noiz behinka jotzen…izan ere, gehienek egiten zutena, makila hartu eta ahoan sartzea baitzen.
Abesti gustiak bukatu zirenean hortxe ibili ziren denak “gehio gehio” esaten.

Azken finean, disfrutatu egin zutela usten dut eta egia esan, hori da garrantzitsuena!

Posteado por: ane | enero 18, 2009

Dagoeneko hasiak ditugu praktikak…

Denok espero genituen praktikak ilusio handiz, nolakoak izan zitezkeen pentxatuz.
Iritxi da praktika garaia eta dagoeneko, bi aste pasa dira.

Gustatzen zaidalako ikasi nahi izan dut nik beti haur hezkuntza, eta orain, esperientzia bikain honekin, konturatzen naiz, benetan, gustoko dudala ikasten ari naizena eta are gehiago iragan batean izango naizena, irakaslea.

Bi urteko klasean nago 16 umetxoekin, denak desberdinak dira, bakoitza mundu bat baina denek dute zerbait amankomunea, adin horietan edukitzen den bihurri punttua baina batez ere, gauza berriak ikasteko eta jolasteko izugarrizko gogoa.

Batzuetan, irakasle izatea zaila dela nabari dut, kasurik ez, bakoitza bere munduan, bata negarrez, bestea joka, ondokoan garrasika…baina orduan gogoratzen dut zer den guk lortu beharrekoa, haurren heziketa oso eta egoki bat eta ziur nago, gero, hauek hazten ikustea bikaina izango dela.

Hau guztiaz gain, esperientzia honekin asko ikasten ari naizela iruditzen zait, bai irakaslearengandik eta baita haur eta gurasoengandik ere.

Espero dut, falta den praktika garaia horrelaxe jarraitzea eta zuek ere ni bezain gustura ibiltzea!

Posteado por: ane | enero 10, 2009

Urte zaharra 09

lx8cpnsm2lavhuepyqj_0

Urtero bezela,familiarekin pasatzeko egunak izan dira…bazkariak afariak eta hizketaldi luzeak baina ez dira ahaztekoak lagunekin bota daitezkeen juergak beraz…31 gauean, asko eta asko beala hantxe atera ginan gu urtea ondo ateko esperantza guztiekin!
urte berria hasi da eta orain urte honek ekarriko dizkugun sorpresei itxarotea soilik geratzen da!!!

urte berri onnn!!!

Posteado por: ane | diciembre 28, 2008

ANIMALIAK

ANIMALIAK

Posteado por: ane | diciembre 10, 2008

Munduari bira!

Munduari bira!

Posteado por: ane | noviembre 19, 2008

Webquest-a

Entradas antiguas »

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.