Posteado por: ane | enero 18, 2009

Dagoeneko hasiak ditugu praktikak…

Denok espero genituen praktikak ilusio handiz, nolakoak izan zitezkeen pentxatuz.
Iritxi da praktika garaia eta dagoeneko, bi aste pasa dira.

Gustatzen zaidalako ikasi nahi izan dut nik beti haur hezkuntza, eta orain, esperientzia bikain honekin, konturatzen naiz, benetan, gustoko dudala ikasten ari naizena eta are gehiago iragan batean izango naizena, irakaslea.

Bi urteko klasean nago 16 umetxoekin, denak desberdinak dira, bakoitza mundu bat baina denek dute zerbait amankomunea, adin horietan edukitzen den bihurri punttua baina batez ere, gauza berriak ikasteko eta jolasteko izugarrizko gogoa.

Batzuetan, irakasle izatea zaila dela nabari dut, kasurik ez, bakoitza bere munduan, bata negarrez, bestea joka, ondokoan garrasika…baina orduan gogoratzen dut zer den guk lortu beharrekoa, haurren heziketa oso eta egoki bat eta ziur nago, gero, hauek hazten ikustea bikaina izango dela.

Hau guztiaz gain, esperientzia honekin asko ikasten ari naizela iruditzen zait, bai irakaslearengandik eta baita haur eta gurasoengandik ere.

Espero dut, falta den praktika garaia horrelaxe jarraitzea eta zuek ere ni bezain gustura ibiltzea!

Advertisement

Respuestas

  1. Joo Anetxu zenabat denbora egon garen alkar iksui gabe e?`praktikak direla eta.. baina orain pena haundiaz bueltan ezta? jeje baina badakit niri ikusita bentzat oso pozik zaudela jejeje.

    • ainaaaaaa…!!egia esanda praktiketan primeran eon naz…ezinaz kexau.umeekin oso oso gustora baina badakizu faltan botatzen zela emengo giroa…jendea ta batez ere pixua!!!
      oain elkar aguantatzea bakarrik geatzen zaigu…jajajaja!!!


Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.