ZURRIOLA IKASTOLA
|
NORTZUK DIRA? |
| ZURRIOLA IKASTOLA IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA ELKARTEA, Ikastolen Elkarteko kidea, gurasoz, ikaslez eta langilez osatutako herri-onurako hezkuntza-komunitate euskaldun bat dira. Eta beraien helburua da inguruan kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzea, irakaskuntzarako proiektu berritzaileak oin hartuta.
Ikastolaren hezkuntza-proiektuak hiru ardatz ditu oinarri: norbanakoaren autonomia, partehartze aktiboa eta euskalduntasuna. |
|
ZER NAHI DUTE? |
|
- Ikasleentzako |
|
|
|
Gure seme-alaba (ikasle bakoitza) pertsona geroz eta autonomoagoa izatea, horretarako beharrezkoa duen gaitasun intelektuala eta afektiboa garatuz. |
|
|
Gure garaiko gizarte anitzean erantzukizunez parte hartzea, berdintasuna, elkartasuna eta elkarrenganako begirunearen baloreak oinarri, bizitzako arazoei aurre egiteko gaitasuna landuz eta gizartea aldatzeko-hobetzeko jarrera garatuz. |
|
|
Euskal kultura eta gizartean errotutako elebidun orekatuak sortzea. |
|
- Ikastolarentzako |
|
|
|
Zurriola Ikastolak hezkuntza-erakunde euskalduna eta eraginkorra izan nahi du, proiektu sendoa eta eguneratua duena, eta gure hezkuntza-proiektuarekin bat egiten duten erakunde, talde eta gizarte-eragileekin lan egiten duena. |
|
|
Ikastolaren proiektuarekin eta kudeaketa-ereduarekin arduratzen den komunitate parte-hartzailea (ikasleak, gurasoak eta langileak). |
|
- Gizartearentzako |
|
|
|
Zurriola Ikastolak, gizarteko beste eragile batzuekin batera, Euskal Herriko gizartearen etengabeko eraikuntzan eta hobekuntzan parte hartzen jarraitu nahi du, eta, horretarako, lehenik eta behin, bere inguruko auzoekin harreman gero eta estuagoak izaten ahaleginduko da. Horretarako, hainbat aktibitate egingo ditu, olentzeroren kabalgata, santa ageda, kaldereroak, inauteriak…auzotik barrena. |
NON DAUDE?
|
HH eta LH 1. maila |
|
Tel. 943 28 72 32 |
|
LH 2. eta 3. maila |
|
Josefinak Egoitza Tel. 943 29 81 64 |
|
LH 4. 5. eta 6. maila |
|
Tel. 943 27 25 87 |
|
Heziketa Zikloak |
||
|
Zurriola Ikastola |
Tel. 943 21 33 55 |
Aukerak: |
|
ZURRIOLA IKASTOLAREN SORRERA |
|
Gaur egungo Gros auzoko Zurriola ikastolaren ernamuina 1966an Kontxita Beitia andereñoak bere etxebizitzan 10 neska-mutilekin hasitako bidean jarri behar da.
Garai hartako gurasoek ere aurrera egin beharra ikusten zutela eta, 1968an “Sociedad Cultural Zurriola” izeneko elkartea eratu zen, horrek eskola bat zabaltzeko eskubidea ematen baitzuen. Baina eraikuntza baten titularitatea bideratzeko aukerarik ematen ez zuenez, babes erlijiosoaren bila jo behar izan zen, eta San Inazio elizako erretorea tarteko, auzoko parrokiaren izenean eskola irekitzeko baimena lortu zen.
1968ko urriaren 8an, “Escuela Parroquial de San Ignacio” izenarekin jarri zen abian ikastola, hiru andereñorekin eta alokairuan hartutako Ramon Maria Lili kaleko 8. zenbakian. Hiru urte eman zituzten han. Bien bitartean, 1969-70 ikasturtean gauzatu zen ikastolaren legalizazioa. |
|
BARANDIARAN LIZEOAREN SORRERA |
|
1970-71 ikasturtean Villa Sakramentoko lekaimeek egoitzaren zati bat alokatu zioten Zurriola Ikastolari, eta jarraitu zuten O.H.Oko lehen zikloa bete arteko ikasketak eskaintzen (5 maila). Hortik aurrerako ikasketak eskaini ahal izateko, bost ikastoletako gurasoek Barandiaran Lizeoa sortzea deliberatu zuten (Arantzazuko Ama —Martutene—, Ikasbide —Amara—, Jakintza —Antigua—, Orixe —Parte Zaharra— eta Zurriola —Gros—), horretarako egoitza Ibaetan eraikiz. Horrela, 1974-75 ikasturtean abiatu zen Barandiaran Lizeoa, O.H.O.ko 6. mailako bi ikasgelarekin. Egitura juridikoari dagokionez, Barandiaran Lizeoa elkarte anonimo modura egituratu zen. |
|
80-90 HAMARKADAK |
|
1980ko irailaren 22an, Zurriola ikastolak kultur elkartea desegin eta gurasoek kooperatiba bilakatzea erabaki zuen. Garai horretan guraso askoren arteko harra zen O.H.O. osoa eskaini ahal izatea ikastolan bertan, eta 1980. abenduaren 11n Hurrako zelaia erosteko hitzarmena sinatu zen. 1980-81 ikasturtean haur batzuk Barandiaran Lizeora joan ziren O.H.O.ko 6. maila egitera, baina beste batzuk Zurriolan bertan geratu ziren, orduko zaintzailearen etxebizitzan. Eraikitze lanak 1982-83 ikasturtean amaitu ziren. Horrekin batera, ordura arte lerro bakarra zuen ikastolak eta bi lerro abiaraztea deliberatu zuen.
Bestalde, 1984an Irakaskuntza legedian emandako aldaketaren ondorioz, ikastetxeei orduko OHO-EGB osoa eskaini beharra etorri zitzaien. Horrek Barandiaran Lizeoaren egokitze-aldi bat eragin zuen, eta orduko BBB 1-2-3 eta UBI eskaintzeari ekin zion.
1984an lur-zati bat erosi zuen ikastolak Belaguan, udan kanpaldiak egiteko aukera eskaini ahal izateko. Hurrengo urtean, berriz, “Tapones Ordoñez” lantegia erosi zuen (Kortxos), pentsatuz ikastolak hazi beharra izanez gero, han zuela aukera egokia. 1991n Villa Sakramenton alokairuan zuen zatia erosi egin zuen ikastolak, beti bezala hipoteka-maileguak baliatuz.
1993ko maiatzaren 22an eginiko batzarrean Zurriola ikastolak muzin egin zion sare publikoan sartzeari, Barandiaran Lizeoak egin zuen bezalaxe, baina gainerako lau ikastola sortzaileek sare publikoan sartzearen aldeko apustua egin zuten. Hortik aurrera zaildu egin zen Barandiaran Lizeoaren egoera, eta lan gogorra egin behar izan dute urteotan euren martxari eutsi ahal izateko.
1994n LOGSEren ezarpenarekin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzea dator (ordura arte ikasleek 14 urterekin amaitzen bazuten, hortik aurrera 16 arte jarraitu behar zuten). Zurriola ikastolak DBHa ezartzea deliberatu zuen, Hurrako egoitzan handitze lanak egin ondoren.
Horrek berak ere Barandiaran Lizeoaren egoera zailtzea ekarri zuen, inguruko ikastolek eta ikastetxeek ere 16 urtera arteko eskaintza egin baizuten.
Egoera gordin horren aurrean Barandiaran Lizeoak berriro ere egokitze prozesu bati ekin behar izan zion. Horrela, 1998an Goi Mailako Heziketa zikloak eta Batxilergo aukera ezberdinei ekin zien. 1998an Gorputz eta kirol ekintzen sustapena izeneko heziketa zikloa jarri zuen abian; 1999an batxilergo artistikoa; 2001ean Batxilergo eleanitza eta 2002an Remigio Mendiburu Artskola sortu eta Publizitatearen arte grafikoak heziketa zikloa eskaintzen hasi zen. |
|
XXI. MENDEA: PROIEKTUA BERRINDARTZEN |
|
XXI. mende hasierako egoera hurrengoa zen: ikasleriari dagokionez, Zurriola ikastolak egoera nahiko sendoa zuen. Erantzun ezinik zebilen Haur Hezkuntzan izena ematen zuten haur guztiei lekua emateko. Baina horrekin batera, kezka sakona eragiten zuten datuak ere bazeuden: DBHra arte ikastola proiektuaren baitan zebiltzan ikasleen gehiengoak beste eredu batzuetara jotzen zuen Batxilerra egitera.
Barandiaran Lizeoa, aldiz, justu antzean zebilen azken urteotan.
Egoera horren aurrean bi ikastolak elkartzea eta Donostiako ekialdean bere eskaintza kokatzea aztertzen aritu ginen. Era horretan, hezkuntza osatuago eta orekatuago bat eskaintzea ahalbidetzen zela ikusi zen. Horrela bada, 2008ko otsailean, bai Zurriola Ikastolako eta baita Barandiaran Lizeoko Batzar Nagusiek bi ikastolak bateratzea erabaki zuten, aurrerantzean Zurriola Ikastola izenarekin ezaguna izango dena.
Bateratze hau dela eta, ikastola handitze lanekin hasi zen 2008an eta ondorioz, LH 2 eta 3ko haurrak, Josefinetara joan behar izan ziren probisionalki. Handitze lanak direla eta, ikastola diru faltan zebilen eta ondorioz, KMK 2009 ikastolan egiteko eskaera eskatu zuten…eta lortu egin dute…!! |
ZERBITZUAK?
Zerbitzuak direla eta, ikastolak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.
- Jangela:
| - Hasiera data: Irailak 10 - Eguneko prezioa: 5,95 euro - Hileko prezioa: 69,98 euro - Bazkaltzeko bi txanda antolatzen dira egunero: bata 12:30ean eta bestea 14:00etan. |
|
|
|
- Jangelan egunero 579 ikaslek bazkaltzen dute, 247 Ategorrietan, 87 Josefinetan eta 245 Hurran. |
-Garraioa:
| Aurtengo ikasturtean garraio zerbitzua 80 ikaslek erabiltzen dute.
Ikasturte honetan garraio zerbitzua egokitu behar izan dute. 9:00etako bidaian, gurasoen eskaerari erantzun ahal izateko, autobusak bere ibilbidea Intxaurrondon hasten du eta jarraian Trintxerpeko ikasleak jasotzen ditu. |
|
| Ategorrietara iritsitakoan, egoitza horretako ikasleak ikastolara eramaten dituzte eta haurtzaindegi zerbitzuko taldeetan geratzen dira. Ondoren, autobusak bere ohiko ibilbidea jarraitzen du. Era horretan, tarteka zerbitzu hau erabili nahi duenak ere badu aukera.
Bigarren aldaketak Josefinetako ikasleak ukitzen ditu. Manteora igotzerakoan zirkulazio arazoak zirela eta, Ategorrietako ikasleak oso berandu iristen ziren ikastolara. Arazoari soluzio bat emateko, gaur egun Josefinetako ikasleak Hurran jaisten dira autobusetik eta ikastetxera oinez igotzen dituzte. |
Eskolaz kanpokoak:
- Musika eta dantza eskola:
| Musika eta dantza ikasturte honetan ere hiru eraikinetan irakasten da. 2007/08 ikasturteko ikasleria hurrengoa da: |
|
|
Ategorrieta |
Josefinak |
Hurra |
Guztira |
|
Dantza |
18 |
37 |
30 |
85 |
|
Musika |
133 |
56 |
72 |
261 |
|
Helduak |
– |
– |
15 |
15 |
|
Musika-Dantza |
12 |
17 |
8 |
37 |
|
Irakasleak |
2 |
12 |
14 |
14 |
|
|
hgcy |
|
|
|
|
|
Musika eta dantzako ikasleak guztira |
311 |
||
| Ikasleriaren adina 4 urtetik 60 urte bitartekoa da, ikasle helduak15 hain zuzen ere. Horiek aukeratutako musika tresnak, trikitixa, pianoa eta perkusioa dira. Ikastolako ikasle ohiak 9 dira, ikastolako langileak 2 eta kanpokoak 3.
Ordutegia egoitzaren arabera, 12:30etik 14:50ak edo 15:00ak arte eta 16:00etatik 20:45ak bitarte.
Iraupen ezberdineko saioak eskaintzen dira, adina, gaia eta taldearen arabera. Lantzeko modua: bakarka, bikoteka, hirukoteka, taldeka…. Aurtengo berrikuntza nagusiena: Txaranga, ikasle taldetxo bat elkartuko dute, egun berezietarako, Xexeli deuna, Euskeraren Eguna… ABESBATZA: bi talde Irakasten diren gaiak honako hauek dira: musika eta mugimendua, musikaren hizkuntza, abesbatza, dantza, pianoa, zeharkako xirula, saxofoia, klarinetea, trikitixa, esku soinua, gitarra, biolina, perkusioa (bateria, darbuka, djenbea, txalaparta…) informatika musikala eta talde instrumentalak. Irakasle berriak ikasturte honetan Julitxu Gysling (Kantu koraleko irakaslea), Igor Ruiz (perkusioko irakaslea) eta Monika Redondo (biolineko irakaslea) Ikasturtean zehar egiten diren ekitaldiak: Euskal festa, Euskeraren eguna, zaharren egoitza, Santo Tomas, Olentzeroa, Erregeen kabalgata, musika eskolen elkar trukaketa topaketak, entzunaldiak… |
-Antzerkia:
Ikasturte honetan 253 ikasle daude, joan den ikasturtean baino 13 ikasle gutxiago. Ez da jaitsiera nabarmena.
LH 3. mailatik DBH 4. mailara 208 ikasle daude eta 20 talde.
Ikasle ohiekin eta kanpoko jendearekin 2 gazte talde osatu dituzte, eta amaterreutan 5 , horietako 1 guraso taldea.
Ikasturte honetan 5 irakasle ari dira lanean: Mikel Sarriegik, Montxok eta Joserrak errepikatzen dute; Oihana Maritorena dantzarako kontratatu dute eta Jon Elola amateur talde bat zuzentzeko.
Saioak eguerdian jangelako txandak aprobetxatuz ematen dituzte, eta arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara. Gazte eta amateurrekin, normalean 19:00etatik aurrera.
Joan den ikasturteko kurtso bukaeran, apirilatik ekaina bitarte, 47 emanaldi egin ziren. Gutxi gora-behera 3000 pertsona inguratu ziren Kortxosera beraien ikasleen antzerkia ikusteko.
Gazte talde batek Pio Barojaren antzezlana Madriden, Irunen eta Donostian taularatu zuen. Amateur talde batek Erkidegoan Coca-cola saria irabazi zuen eta hirugarren talde batek Donostiako Gazte Topaketetan beste saria jaso zuen.
Kurtso honetan Hurran 3 areto berri dituzte. Ganbaran areto nagusia, emanaldiak eta egiteko, eta behean beste bi areto, bat oholtzarekin eta bestea hutsik dantzari zuzendua.
-Kirola:
- 175 kirolari eta 20 monitore.
- LH 2.etik DBH 2.era. LH 2.go geletan, azken hiruhilekoan, kirol hastapenak.
- LH 3.etik LH 6.era txirrindako trebetasunak, otsailetik apirilera (24 kirolari).
- 6 kirol mota ezberdin.
LH1-2:
- esku pilota (25 kirolari)
LH3:
- 1. hiruhilekoan: futbol 8 (3 talde).
- 2. hiruhilekoan: saskibaloia (7 talde).
- 3. hiruhilekoan: hockey eta eskubaloia (5 talde).
- Ikas pilotako talde bat (LH 3 eta 4ko 10 ikasle).
LH4:
- 1. hiruhilekoan: saskibaloia (6 talde).
- 2. hiruhilekoan: futbol 8 (3 talde).
- 3. hiruhilekoan: hockey eta eskubaloia (5 talde).
LH 5:
- MISTOA: hondartza futbola (2 talde mutilekin batera), eta saskibaloia (talde 1)
- MUTILAK: hondartza futbola (2 talde) eta eskubaloia (2 talde).
LH 6:
- NESKAK: 1go zikloan: hockey (talde bat). 2. zikloan: saskibaloia (talde bat).
- MUTILAK: hondartza futbola (2 talde), hockey (talde bat) eta eskubaloia (2 talde).
DBH 1 eta 2: hockey (2 talde misto)
-Xakea:
Aurten ere Euskal Xake Eskolak antolatu du xake eskola eta irakasleak ere bertako kideak dira. Irakasleak Iñigo Argandoña, Diego Bello eta Jon Zaballa dira.
Xakea 157 ikasle ikasten ari dira eta hamabi taldetan banaturik daude: 3 Ategorrietan, 6 Josefinatan eta 3 Hurran.
-Belagua kanpalekua:
| Azken urteetan parte hartu duten ikasle kopurua: |
|
|
Mailak |
2005 |
2006 |
2007 |
2008 |
|
1. txanda |
LH 3-4 |
49 |
37 |
32 |
37 |
|
2. txanda |
LH 5-6 |
28 |
53 |
21 |
36 |
|
3. txanda |
DBH 1-2 |
19 |
38 |
32 |
50 |
|
4. txanda |
DBH 4 |
– |
14 |
9 |
11 |
|
|
Guztira |
96 |
142 |
94 |
134 |
| Udako kanpaldiez gain dagoeneko urtean zehar ere egoitza erabiltzeko aukera dago, horretarako, idazkaritzan egin behar dira eskaerak. |
-GURASOENTZAKO JARDUERAK:
|
DROGOMENPEKOTASUNEN PREBENTZIORAKO SAIOAK |
| DBH 1., 2., 3. eta 4. mailetan dauden ikasleen gurasoentzat saioak burutuko dira ikasturte honetan: II zikloko ikasleen gurasoentzako bilerak egingo dira ASKAGINTZA taldearekin. I zikloko ikasleen gurasoentzat AGIPAD taldeko teknikariekin egingo da. |
|
AFEKTIBITATEA ETA SEXU HEZIKETA |
| DBHko gurasoei zuzenduta, sexualitate heziketaren inguruan saioak antolatuko dira. Saioak LAHIA taldeko profesionalek zuzenduko dituzte. |
|
DBH AMAITZEN DUTEN IKASLEEN GURASOENTZAKO ORIENTAZIOA |
| Banaka ematen den orientazioaz gain, DBH 3. eta 4. mailetako gurasoentzat bilera bat burutuko da, bertan, ikasleek beraien ikasketak jarraitzeko dituzten aukerak azalduko zaizkie. |
|
EUSKARAZKO KLASEAK |
| Ikasturte honetan 7 guraso biltzen dira ikastolan astean hirutan euskara ikasteko. |
|
MENDI TALDEA |
| Hainbat igandetan ikasle, guraso, langile, auzokide eta nahi duen edonorentzat mendi irteerak antolatzen dira Euskal Herriko mendi eta paraje ederrak ezagutzeko asmoz. Irteerak MENDIA ERE EUSKARAZ BIZI lelopean egin ohi dira eta ikastola ez den beste toki batzuetan jendeak bere artean elkar ezagutzeko eta euskaraz aritzeko parada du. Ikastolako hiru guraso aritzen dira irteera hauek antolatzen eta gidatzen: Juanjo Goñi, Javi Hernando eta Xabier Nogueras. |
|
2007-2008 ikasturteko ibilaldien egutegia |
|
| Noiz |
Nora |
|
- Irailak 22-23 |
- Asteburua Belaguan. Espelunga. Alanos. |
|
- Urriak 28 |
- Legunbe (1127m.) Entzia-Urbasa. Araba. |
|
- Azaroak 18 |
- Azkua (784m.) Etxalar. Dominak eta bazkaria. |
|
- Abenduak 17 |
- Mendikute (803m.) Gipuzkoa. |
|
- Urtarrilak 27 |
- Agido (734m.) – Seriarte (755m.) Gipuzkoa. |
|
- Otsailak 24 |
- Artubi (1263m.) Aralar, Gipuzkoa-Nafarroa. |
|
- Martxoak 16 |
- Aratz (1443m.) Altzaina. Araba. |
|
- Apirilak 20 |
- Txarlazo (924m.) Salbada. Bizkaia. |
|
- Maiatzak 11 |
- Artzamendi (931m.) Artzamendi. Iparralde (Lapurdi) |
|
- Ekainak 1 |
- Ereñozar (448m.) Ereñozar. Bizkaia. |
Irakasleari dagokionez, oso irekia da, maitagarria eta batez ere animatua. Haurrengan, motibazioa oso errez pizten du eta hau, oso egokia iruditzen zait, hain txikiak izanda, motibaziorik ez badute ez baitute lanik egingo. Umeren bat gogotsu ez dagoela ikusten duenean, segituan, egin beharrekoa beste era batera esaten du haurrarengan motibazioa piztu dadin. Hau guztiaz gain, lana gustuko duela nabari da, beti kantu kantari ibiltzeaz gain, umeen aurpegian irribarrea ikustea gustatzen baitzaio hauen eboluzio positiboa ikusteaz gain.
Ikasleei dagokienez ordea, oso gogotsuak direla esango nuke, hau da, lan egiteko gogoarekin joaten direla klasera, egunero zerbait berria ikasteko gogoekin. Gainera, aurretik esan bezala, irakasleak motibazioa transmititzen duenez, haurren bat motibazio gabe ibili ezkero, segituan motibatuko du. Txikiak dira, 2 urteko haurrak eta adin horretako haur guztiak bezalaxe, badute malezia pixka bat baina orokorrean pertsona heldutzat ikusten zaituztenez, kasu egiten dizute.
Ikaste- irakaste prozesua, oso sinplea da, ia dena joko edo abestien bidez ikasten dute, euren motibazioa piztu nahian izaten da hau. Haurrak, askotan, konturatu ez arren, gauza sinple askotatik ikasten dute. Adibidez, abesti baten bidez, animaliak ikas ditzakete. Askotan, adin honetan, geuretzako, errutina bat izan daiteke euren klasea baina eurentzako ikaste metodo bikaina izan daiteke. Irakasleak beti eramaten du prestatua aurreko egunetik egunean bertan egin beharrekoa, hala ere, beti egoten da prest aurren nahiak entzun eta modifikazioren bat egiteko hala behar bada.
Ni, irakaslea izango banintz, horrela jokatzen saiatuko nintzateke, orokorrean, haurrak oso gustura ikusten ditut eta niri ere antzeko moduan hezi ninduten eta ez dut inoiz arazorik izan. Esan bezala, abesti eta jolas mordoekin ikasten dituzte gauza ugari eta hau primerakoa iruditzen zait gorputz mugimendua ere lantzen baitute era horretara.
Psikomotrizitate gelara(salto gela)15 egunetik behin joaten dira, eta hori nire ustez, gutxiegi da. Adin honekin, salto egiteko, jolasteko eta korrika egiteko garaian daude…baita esploratzeko ere beraz, nire ustez, astean behin joan beharko lirateke.
Ane Belerdas
H.H.



Comentarios recientes