Bi hilabete hauetan, Zurriola Ikastolan egon naiz praktiketan bi urteko umetxoekin eta egia esan, denbora guzti honetan, ikastolan jasotako tratua bikaina izan dela uste dut bai irakasleen aldetik eta baita ikasle eta gurasoen aldetik ere.
Ikasleen arteko harremana.
Ikasleen arteko harremana orokorrean oso ona da. Nahiz eta errekreoetan talde desberdinetan banatu klase orduetan denak talde bat dira eta norbaitek laguntza behar badu edonor dago prest laguntzeko. Horretaz gain, sexu diferentzia dela eta ez dute arazorik, nexkak eta mutilak elkarrekin ibiltzen dira arazorik gabe.
Irakasle- ikasleen arteko harremana.
Irakasle guztiak jarrera onez zuzentzen dira haurrengana momentu orotan, maitasunez era euren motibazioa bultzatuz. Haserretzen direnean, tonua eta soinu altuagoa erabiltzera behartuta egoten dira baina beti errespetuz eta tolerantziaz zuzentzen dira.
Ikasleen jarrera atxegina da, hala ere, ezin dugu ahaztu bi urteko umetxoak direla beraz, hauen adineko kasketak izaten dituzte egokitzapen plana dela eta eta baita gaiztakeria puntu hori.
Irakasleak ikasleekin dituen detaile guztiak garrantzitsuak dira batez ere, adin hauetan hitz egiten ikasten ari direla eta gainera, ezin dugu ahaztu, bizitzako etapa honetan, imitazioa dela umeek gehien gustuko dutena eta gauza asko horrelaxe ikasten dituztela.
Esan bezala, irakasleek maitasunez tratatzen dituzte beti haurrak, hala ere, serio jarri behar direnean horrela jartzen dira irakasle eta ikasleen arteko distantzia markatzeko; izan ere, distantzia hau ez bada behar bezela mantentzen, ikasleek konfiantza gehiegi hartzen dute eta ez da batere ona klasea kontrolatzeko. Gainera, adin honetan, irakaslea haserre dagoela ikustean edo triste, haurrak euren jarrera aldatzen dute hobera, ez baitzaie irakaslea eurekin haserretzea edo triste jartzea gustatzen, hori da behintzat nire klasean ikusitako jarrera.
Tutoreak, harreman estua erakusten die eta horrek, haurrei konfiantza ematen die eta honela motibazioa lortzen dute.
Ikusi dudadez, irakasleak, indibidualki tratatzen ditu haurrak euran gustuak eta detaile gehienak jakinda, beti ere, inor baztertu gabe.
Irakasle eta nire arteko harremana.
Tutorearen harrera nirekiko, goraipatzekoa izan da, baita gainontzeko irakasleena ere. Momentu guztietan laguntzeko prest egon da, pozik egoteko ahaleginak eginez. Ondo eraman gara, parte hartzera bultzatzen nau eta nire proposamen edo hitzak kontutan hartzen ditu. Egoera honek, integratzen lagundu nau lehenengo egunetik, ume bakoitza nolakoa den, zer gustuko duen… esaten ibili baitzen.
Hasieran, lotxaturik sentitzen nintzen, obserbatuta bezela, baina denbora pasa ahala lasaitu egin nintzen eta lasaitasunez jokatzen nuen gainera, askotan gelditu naiz umeekin klasean bakarrik edo atarian…eta horrek eurekin konfiantza gehiago euki ahal izate ekarri dit.
Askotan galdetu dit laguntzarik behar nuen praktikei buruzko lana burutzeko garaian, ahal zuen guztia egingo zuela eta zalantzarik izan ezkero argitzen saiatuko zela inungo kexarik gabe.
Ikasle eta nire arteko harremana.
Ikasleekin oso pozik sentitzen naiz. Lehenengo astean, harremana hotza zen eta hain txikiak izanda, arraro eta dena begiratzen ninduten, nor ote da hau? Bere buruari galdetuz bezala. Izan ere, berria nintzen eurentzat eta nire papera ez zen oso nabarmena, baina egunak pasa ahala, gusturago sentitzen joan naiz.
Oso azkar hartu nuen konfiantza beraiekin eta baita beraiek nirekin ere eta egia esan, honek, asko lagundu dit elkar emanetan.
Orain, irakaslea izango banintz bezalaxe tratatzen naute. Zerbait gertatu ezkero, pixa egin nahi dutela, mukiak kentzeko, jolasteko, negarrez asten direnean…nigana jotzen dute irakaslearengana jotzen duten bezalaxe. Hala ere, aipatzekoa da, ikasle batzuekin harreman estuagoa dudala, gehiagotan jotzen dutela nigana eta baita nire aldamenean ditudala ia denbora osoan baina hori, lotsa kontua izan daiteke eta baita umeak konfiantza hartzeko behar duten denboraren araberakoa ere izan daiteke.
Guraso eta nire arteko harremana.
Gurasoekin, ez dut harreman handirik izan hala ere, batzuekin, gustura asko hitz egiten dut umeetaz, nire esperientziaz edo egunean bertan egin dugunaz. Eurekin gurutzatu ditudan hitzak, errespetuzkoak izan dira momentu orotan.
Klasea hasi eta amaitzen den arte egiten eta burutzen ditugun ariketetan irakaslea izaten da iniziatiba izaten duena. Klase guztietan irakasleak dioena egiten da eta ikasleek irakasleak esandakoa egiten dute. Ordutegi bat dute baina kasu batzuetan irakasleak klase orduak aldatu eta bere beharretara moldatzen ditu. Honekin zera esan nahi dut, ordutegi bat izan arren, ez duela zehatz-mehatz betetzen eta askotan, eguraldia kontuan hartuta eta baita umeen egoera eguna pixka bat moladatu egiten du.
Ikasleen partaidetza normalean, bikaina da. Ixilik egon beharrean, denak egoten dira hizketan euren bizitzari buruzko zeozer kontatzen eta irakasleak boluntarioren bat eskatzen duenean beti egoten dira euren laguntza emateko prest.
Irakasleari dagokionez, beti egoten da haurren aldamenean hauek zerbait behar ezkero eurei lagundu ahal izateko eta lasaitasun eta konfiantza transmititzeko horrela motibaziora heltzen baitira.
Nitaz hitz egiten badugu, beti ibiltzen naiz euren ondoan, besti edozein irakasleren modura. Beti egoten naiz haurrei eta irakasleei laguntzeko prest, komunera eramateko, txamarrak jazteko, mukiak kentzeko, jokutxoak egiteko etab.
Esan bezala, ikasleen arteko harremana orokorrean oso ona da baina duten adina dela eta, gatazkak sortzen dira eta hauek, orokorrean, jostailuengatik izaten dira. Ume batek baina gehiagok jostailu bera nahi duenean, edo agian batak besteari kentzen dioenean sortzen dira gatazka txiki horiek. Horretaz gain, gerta daiteke, bultza edo joka ibiltzeagatik sortzea gatazka bat eta baita, goizean amak eskolan uzten duenean negarrez hastea ama edo aitarekin nahi duelako. Gehienetan, irtenbidea, jostailua konpartitzea izaten da horrela, gauzak konpartitzen ikasteaz gain, elkarrekin jolasten ere ikasten dute eta amataz separatu nahi ez dela bada, normalean, irakasleak umea hartuko du eta beste zerbaitetaz hitz egingo dio motibatzen saiatuz eta horrela haurraren lasaitasuna lortuz. Askotan, hitzez esatean erreza dirudi baina batzuetan oso zaila izaten da eurak lasaitzea eta gatazkei irtenbidea bilatzea.
Ikaskuntza honekin, irakasle izatera iritxi nahi dut eta egunen baten lortzen badut, maitasunez jokatuke nuke batez ere, motibazioz haurrei ere horixe transmititu ahal izateko. Oso garrantzitsua iruditzen zait, zure lana gustuko duzula erakustea, transmititzea. Askotan, haurrak txikiak direnez nabaritu ere egingo ez dutela uste dugu baina oso nabaria da benetan irakasleak gustura egiten badu bere lana eurak ere gusturago ibiliko baitira. Alaitasuna transmititzen saiatuko nintzateke eurak klasean gustora ibili daitezen hala ere, serio jarri behar den momentu orotan serio jarriko nintzateke.
Ondorio bezela, esan beharra dut esperientzia aberasgarria iruditzen zaidala eta asko ikasten ari naizela izan ere, aurretik teorian ikasitako guztia praktikan aplikatzen ari bainaiz eta batzuetan egia esan, ez da bat ere erraza izaten. Denbora honetan, estrategia batzuk ere ikasteko denbora izan dut eta baita nola tratatu haurrak gatazka baten aurrean metodo azkar batzuen bidez.
Hau guztiaz gain, tutorearen aldetik gehien harritu nauena zera da, gelako giroan errespetua eta lasaitasuna mantentzea une orotan eta segurtasunez ebaztea arazo guztiak haurren motibazioa handitu dadin.
Comentarios recientes